Zulaketa sakonaren eskaririk handienetarikoa egiten duten sektoreetako bat trokelen eta moldeen fabrikazioa da. TAESek eskarmentu handia dauka langintza horretan, eta hala, gure bezeroak sektore honetako espezializazio guztietakoak dira.
NORENTZAT LAN EGITEN DUGU?
- Trokelen fabrikazio prozesuetarako.
- Injekzio moldeen fabrikazio prozesuetarako.
- Zeramikazko prentsa moldeen fabrikazio prozesuetarako.
- Paper eta plastiko ijezteko erroiluen fabrikazio prozesuetarako.
ZER ESKAINTZEN DIO TAESEK MOLDE ETA TROKELGINTZA SEKTOREARI?
- Erresitentziak lekutzeko zehaztasuneko zulaketak.
- Zulaketa oso luzeak, baita errefrigerazio zirkuituetan ere, non zuloak euren artean gurutzatzen diren.
- Pieza oso handiak maneiatzeko gaitasuna.