TAES-en jakin badakigu zehaztasuneko zulaketa zehatzak prozesu sail baten barnean gertatzen direla, normalean mekanizatukoetan, eta azkeneko emaitza pieza edo produktu bukatu bat dela. Ulertzen dugu balio kate horretan dauden enpresekin kolaboratzea garrantzia handiko egitekoa dela, gure bezeroei zerbitzu osoagoa eskaintzeko, haien beharrizanei modu egokian erantzutea xede.
Kolaborazio horren ondorioak honakoak izan daitezke:
- Enpresa bakarrak oso zaila duen geografia merkatu berrietan sartzea.
- Enpresaren tamaina kontuan izanda, berme alternatiba izatea zaila izaten den sektore berrietan sartzea.
- Logistika, administrazio eta kudeaketa gastuen murrizketa ekarriko duten sinergien lorpena.
TAES, S.L., jardunbide horren ondorio gisa, enpresa talde baten barne dago, merkatu frantsesaren erronkari erantzun bateratua emateko asmoarekin. Katalogo bat osatu genuen geure zerbitzuak erakusteko: zulaketa sakonez gain, txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa eta ur eta laser bidezko mozketa. Honakoak dira talde horretako enpresa partaideak:
>> Frantziako komertzialaren kontaktu zuzena honakoa da: Manuel Ruiz - (+33) 686 50 34 00
LANKIDETZA ESKAERA
Zure enpresak eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuei begira TAESekin lankidetzan ari izateak onura ekartzen badizu, zure esanetara jartzen gara, sortu ahal diren sinergiak aztertzeko. Asmo hori burutzeko, jarraian datorren galdeketa bete, mesedez.