Lege oharra


0. XEDEA ETA ADOSTASUNA

Jakinarazpen legal honek www.taes.eu (aurrerantzean, WEB-a) webgunearen erabilera arautzen du. Bere jabea Taladrados Especiales S.L. (aurrerantzean, WEB-AREN JABEA) da.


1. IDENTIFIKAZIOA ETA JAKINARAZPENAK

WEB-AREN JABEAK, uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, informazioaren gizartearen eta komertzio elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa, ondokoa jakinarazten dizu: Bere izen soziala Taladrados Especiales S.L. da, eta bere egoitza soziala Polígono Industrial de Olabe, s/n 48240 BERRIZ (Bizkaia)-n dago. Gurekin harremanetan jartzeko, ondoren zehazten diren bi bideak jartzen ditugu zure zerbitzura: Tfnoa: (00-34) 94 682 65 10 eta Emaila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. Erabiltzaileen eta WEB-AREN JABEAREN arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkortzat joko dira, efektu guztietarako, postazko korreoa edo hemen aurreikusitako beste edozein bide erabiltzen direnean.


2. SARRERA ETA ERABILERA BALDINTZAK

Webgune hau eta bere zerbitzuak sarrera askekoak eta doakoak dira. Hala ere, WEB-AREN JABEAK, bertan eskainitako zerbitzu batzuk erabili ahal izateko aurretiaz formulario bat betearaztea eska dezake. Erabiltzaileak WEB-AREN JABEARI jakinarazten dizkion datu guztiak egiazkoak direla bermatu beharko du eta egindako adierazpen faltsu edo zehazgabeen ardura bakarra berak izango du. Erabiltzaileak espresuki hartzen du WEB-AREN JABEAREN zerbitzu eta edukien erabilera aproposa egiteko ardura eta, besteak beste, ondokoetarako ez erabiltzeko konpromisoa:

  • a) Delituzkoak, biolentoak, pornografikoak, razistak, xenofoboak, erasokorrak, terrorismoaren apologia egiten dutenak eta, oro har, legearen edo ordena publikoaren kontrakoak diren edukiak zabaltzea.
  • b) Sarean birus inforatikoak sartu edo WEB-AREN JABEREN edo hirugarren pertsonen dokumentu elektronikoetan, datu edo sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragin ditzaketen jarduerak egitea eta baliabide informatikoen kontsumo masiboaren ondorioz beste erabiltzaileei webgune honetan edo bere zerbitzuetan sarrera oztopatzea.
  • c) Beste erabiltzaileen korreo elektronikoen kontuetan edo WEB-AREN JABEAREN edo hirugarrenen sistema informatikotako eremu mugatuetan sartzen saiatzea edo hauetatik informazioa ateratzea.
  • d) Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzea, hala eta WEB-AREN JABEAREN edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna haustea.
  • e) Beste erabiltzaile baten, administrazio publikoen edo hirugarren baten nortasuna faltsutzea.
  • f) Legala ez den kasuetan edo eskubidearen titularraren adostasunik izan gabe, edukiak erreproduzitu, kopiatu, zabaldu, aldatu edo publikoki komunikatzea.
  • g) Datuak publizitatea egiteko helburuarekin hartzea eta salmenta helburuekin edo izaera komertziala duten beste edonolakoekin edozein motako publizitatea edo komunikazioa bidaltzea aurrez adostasunik izan gabe eta eskaerarik egin gabe.

Webgune honen eduki guztiek, hala nola, testuek, argazkiek, grafikoek, irudiek, ikonoek, teknologiak, softwareak, diseinu grafikoak eta kode iturriek, WEB-AREN JABEAREN obra bat osatzen dute. Erabiltzaileak ezingo ditu webaren erabilerarako aparte, datu hauek beste helburuetarako ustiatu.

Webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek, bere edukiak ikuskatu eta kopia pribatu baimenduak egin ditzakete, beti ere, hirugarrenei emanak ez badira, sareetara konektatutako suebakietan instalatzen ez badira eta ustiapen objetu ez badira.

Halaber, webgune honetan azaltzen diren marka guztiak, izen komertzialak, edo edozein motako zeinu bereizgarriak WEB-AREN JABEAREN jabetzakoak dira. Webgunea erabiltzeko aukerak ez dio erabitzaileari eduki hauen gaineko eskubiderik ematen.

Debekatuta dago edukiak publikoki zabaldu, kopiatu edo aldatzea eta eskubideen titularrak baimendu ez duen beste edozein ekintza egitea.

Hiperlotura bat sortzeak ez du esan nahi WEB-AREN JABEAREN eta hiperlotura hau ezartzen den webgunearen jabearen arteko harremanik dagoekin, ezta, WEB-AREN JABEAK bere eduki eta zerbitzuekin ados dagoenik ere. Hiperlotura bat sortu nahi duten pertsona guztiek WEB-AREN JABEARI baimena eskatu beharko diote leheneik. Edozein kasutan, hiperloturak gure webguneko home-page-ra edo hasierako orrira besterik ezingo du eraman eta WEB-AREN JABEARI buruzko adierazpen edo azalpen faltsuak, zehaztugabeak edo okerrak ezingo ditu egin, ezta zilegi ez diren edukiak, ohituren kontrakoak eta ordena publikoaren aurkakoak jaso.

WEB-AREN JABEAK ez du ardurarik erabiltzaile baikoitzak webgune honetan jasotako materialekin egiten duen erabileragatik eta ezta hauen arabera egiten dituen jarduerengatik ere.


3. ARDUREN ETA BERMEEN ESKLUSIOA

Webgune honen edukiak izaera orokorra du eta helburu informatibo hutsa dauka. Ez dago bermatuta eduki guztietarako sarrera, euren zuzentasuna, jadanekotasuna, edo egunerokotasuna, ezta objetu berezi baterako egokitasuna.

WEB-AREN JABEAK, ordenamendu juridikoak baimentzen dueneraino, ondokoengatik eratorritako kalteen gaineko erantzukizuna baztertzen du:

  • a) Webgunean sartzeko ezintasuna edo bertan jasotako edukien egiazkotasun, zehaztasun eta/edo jadanekotasun falta eta webgunetik igorritako zein bertan gordetako eta erabiltzaileari eskainitako edukietan azaldutako edozein motatako akatsak.
  • b) Birusen presentzia edo sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan eta erabiltzaileen datuetan kalteak eta aldaketak eragin ditzaketen beste elementuak.
  • c) Webgunearen erabilera oker batengatik legeen, fede onaren, ordena publikoaren, zirkulazio ohituren eta jakinarazpen legal honen ez betetzea. Zehazki, eta adibide gisa, WEB-AREN JABEA ez da arduradun izango jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak, enpresa sektretuak, ohore eskubideak, intimitate pertsonala eta familiarra eta norberaren irudia urratzen duten edo konpetentzia desleiala eta legezkontrako publizitatea egiten duten hirugarrenen jarduerengatik.

Halaber, WEB-AREN JABEAK webgune honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterrak zuzenki kudeatzen ez duen edozein informazioaren gaineko erantzukizuna baztertzen du. Webgune honetan azaltzen diren link-en funtzioa erabiltzailearentzat interesgarri izan daitezkeen beste iturriei buruzko informazioa eskaintzea da. WEB-AREN JABEAK ez du bermatzen eta ez da arduradun egiten, lotutako beste tokietako funtzionamenduaren egokitasun fataz eta ez du iradokitzen, gonbitea egiten edo gomendatzen hauek bisitatzera. Hortaz, beste tokietatik lortutako emaitzen erantzule ez da izango. WEB-AREN JABEA ez da erantzule izango hirugarrenek jarritako hiperloturengatik.


4. PRIBATUTASUN POLITIKA

Zuk informazioa guri bidaltzerik behar dugunean, beti borondatez igor diezaguzula eskatuko dizugu modu espresuan. Gure webgunearen formularioen bidez edo bestelako bideetatik lortutako datuak WEB-AREN JABEA-ren fitxategietan jasoko dira, horixe baita Fitxategiaren erantzulea. Fitxategi hau Datuen Babeserako Espainiako Agentzian inskribatuta dago eta bere helburua eskatutako produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa eman eta hauei buruzko komunikazio komertzaialak bidaltzea da. WEB-AREN JABEAK datu hauek konfidentzialtasunez tratatuko ditu, 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoak, 1720/2007 Errege Dekretuak, abenduaren 21ekoak eta 34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazio Gizartearen eta Komertzio Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak inposatzen dituzten segurtasunezko eta legezko berme guztiekin.

WEB-AREN JABEAK datu hauek, euren titularraren adostasunik gabe hirugarrenei ez emateko, ez saltzeko edo eurekin ez trukatzeko konpromisoa hartzen du.

Halaber, WEB-AREN JABEAK zehazgabeak, ostugabeak edo euren helburuetarako beharrezkoak izateari utzi diotenak kantzelatuko edo aldatuko dituela adierazten du, 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoak, agintzen duen moduan.

Erabiltzaileak emandako adostasuna erreboka dezake eta datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak erezteko eta datuen aurka egiteko eskubidea egikaritu dezake Taladrados Espacial-en egoitza sozialean: Polígono Industrial de Olabe, s/n 48240 BERRIZ (Bizkaia). Horretarako behar bezala identifikatu eta zehatz mehatz egikaritu nahi den eskubidea adierazi beharko du.

WEB-AREN JABEAK izaera pertsonaleko datuak tratatzeko 15/1999 Lege Organikoak eta gainontzeko araubideak aurreikusitako segurtasun neurriak hartzen ditu. Hala ere, hirugarrenek sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan eta erabiltzaileen datuetan eragin ditzaketen kalteengatik ez du erantzukizunik izango.

WEB-AREN JABEAK cookiak erabili ahal izango ditu webaren zerbitzuak eskaintzeko. Cookiak erabiltzailearen terminalean gordetzen diren izaera pertsonaleko informazioa jasotzen duten fitxategi fisikoak dira. Erabiltzaileak cookie artxiboa sor ez dadin edo honi buruz jakinarazpena jaso dezan bere nabigatzailearen programa konfiguratzeko aukera dauka.

Gure webgunea beste lotura batzuk erabiliz uztea erabakitzen badu, WEB-AREN JABEA ez da web hauetako pribatutasun politiken zein erablitzailearen ordenagailuan web hauek gorde ditzaketen cookien erantule izango.

Posta elektronikoari buruzko gure politikari jarraiki, zuk eskatutako komunikazioak besterik ez dizugu bidaliko.

Mezu hauek helbide elektroniko bidez jaso nahi ez badituzu, kantzelazio eta uko egite eskubideak egikari ditzakezu 4/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazio Gizartearen eta Komertzio Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, bere III. Tituluan ezartzen duenaren arabera.


5. LEGEZKONTRAKO IZAERA DUTEN JARDUEREN KASUETARAKO PROZEDURA.

Edozein erabiltzailek edo hirugarren batek, edukien edo webgune honetan burututako jardueren legezkontrako erabilera egin dela uste badu, WEB-AREN JABEARI jakinarazi beharko dio, bere burua behar bezala identifikatuz, ustezko arau-haustea zein den seinalatuz eta jakinarazpen honetan igorritako informazioa zehatza dela espresuki adieraziz.


6. ARGITALPENAK

Webgune honetan jasotako informazio administratiboak ez du ordezten administrazio publikoen egunkari ofizialetan formalki argitaratu behar diren legeen, arauen, planen, xedapen orokorren eta egintzen argitalpen legala, izan ere hauek baitira euren edukiaren egiazkotasunaren fede eman dezaketen tresna bakarrak. Webgune honetako informazio eskuragarria, baliozkotasun legalik ez duen gida moduan ulertu behar da.